XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zure bizitza zan erein zenduna
amets bategaitik, zure erriaren alde,
zure bizitza zan, baiña ez zenkian pozaz
loratu zan ala ez.

GUDARIAREN ILLOBIAN

Emaztegai batek, oraindiño bere biotzaren berotasunaz, lora batzuk itzi dauz, otoitz bat oroimenez diñoala:

Lorak igartu dira, lengoko guda tokietan
eta orain golde-muturrak
zabaldu dabez erka barriak an bertan.

Beste esku batzuk garia orain ereiten dabe
beste beso batzuk nire biotza estututzen.
Ta itzi dozun errian, beste amets-biziera
barriak asi dira loratzen.

Zure bizitza emon zenduna zan,
zure odolak lur au gorritu eban,
zure bizitza zan, baiña ez zenkian pozaz,
azkenena loratu zala ordez.

(ARREGUI'tar Josu'k gazteleratik euskeratua).